You are currently viewing Seaskak Bilatzen ditu AESHak (Ahalmen urriko haurren laguntzaileak)

Seaskak Bilatzen ditu AESHak (Ahalmen urriko haurren laguntzaileak)

Seaskak AESHak bilatzen ditu (Ahalmen urriko haurren laguntzaileak)

• Berehala lanean hasteko ikasturte bukaera arte:

• Garazi eta Ortzaizeko ikastoletan

• Lekorneko ikastolan

• Azkaineko ikastolan

Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak hauek dira :

• Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian,

• Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena,

• Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izaitea.

Interesatuak direnak, seaska@ikastola.eus helbidera igorri dezatela motibapen gutuna, kurrikuluma eta diplomaren kopia